ARTETXE, enpresa talde bat da, "Grúas y Transporte ARTETXE, S.L." eta "Plataformas
Artetxe S.L." batzen dituena, hain zuzen ere. Bi enpresok elkarrekin garatzen
dituzte euren jarduerak garraio eta jasoketa arloetan, eta lan horretan
20 urte baino gehiagoko esperientzia daukate.
"Merkatuko makineria berriena"
ARTETXEk merkatuko makineria berritzaileena dauka, garabi, garraio zein
txardangoetan. Bere ibilgailu parkearen %85ak ez dauka urte bi baino gehiago;
beraz, sektoreko bitarteko modernoenak eta prestazio hobetuenak ditu.
"Marka nagusiak, hornitzaile nagusiak, kalitate bermea "
Hobetu nahi du, eta horretarako ARTETXEk bere taldearen inguruan oinarrizko
irizpideak ezarri ditu. Ildo horretan, nazioartean aitzindariak diren LIEBHERR,
MAN, GOLDHOFER, NOTEBOOM, GROVE, JLG, HAULOTTE... bezalako enpresen bitartez
bere makineriaren kalitatea bermatzen du; baita, bere parkearen kalitate
bikaina ere teknologia modernoenarekin.
"2000 bezero baino gehiagok bermatzen dute"
Enpresak konpromezua eta erabateko dedikazioa eskaintzen die bezeroei;
hori dela eta, proiektu berriei begira bezero-zorroa berme gisa azaltzen
da. Gainera, bezeroak pozik eta konfidantza osoz agertzen dira, itxaropenak
eta erronka berriei bide emanez.
"Erabateko zerbitzua, abantaila nagusienetakoa"
ARTETXEk zerbitzu antolatu konplexuena eskaintzen dio bezeroari, poztasun
handia eta merkataritza-izenen independentzia nabarmena emanez.
"Lehiakortasuna eta nork bere burua gainditzea"
ARTETXEk bere zerbitzuak nazio barruan ematen ditu, Bizkaia eginik lan gehiena.
Alabaina, lortu dituen merkataritza harreman bikainak kontuan hartuz, egun
daukan makineriari esker geografikoki hedatuz doa.
"Talde teknikoa"
Makineriaz gain, ARTETXEk bezeroen eskura dauka talde tekniko, merkatal
eta administratibo ezin hobea.